Kosta kalea. / Hondarribiko Udala

Egun hauetan ospatzen ari den Mugikortasun Astearen barnean, asteazken honetarako ekimen garrantzitsu bat antolatu da.

“Asteazkenean 18:30ean Kosta kalea hobetzeko parte-hartze prozesua abian jarriko da, prozesuaren lehen saioa eginez” esan du Kalixa Silanesek, Ingurumen zinegotziak.

“Horretarako ibilaldi “kritiko” bat antolatu dugu, mugikortasun eta irisgarritasunaren ikuspuntutik kalearen beharrak zeintzuk diren ezagutzeko eta konponbideei buruz eztabaidatzeko bizilagunekin. ‘Hondarribia Mugitzen ari da’ kanpainaren barnean, hiriko zenbait kale berriritartu eta asfaltatu egingo dira, eta Kosta kalea horietako bat izango da. Zentzu horretan, publiko desberdinaren eritzia entzun nahiko genuke, denon arteko partehartzea garrantzitsua dela uste baitugu.

Denon eritzia entzun nahi dugu, bai txirrindaz ibiltzen direnena, oinez, autoan, bertan bizi direnena, bertatik igarotzen direnena… denak izango dira ongietorriak” amaitu du Silanesek.

Ekimena 18:30tik 20:30era izango da Amute-Kosta auzo elkartean.