Kultura denboraldia ireki da Hendaian

Hendaiako Udalak irailaren 14ean kultura denboraldi berriari irekiera emango diola jakinarazi du

0
825

Hendaiako Udalak irailaren 14ean kultura denboraldi berriari irekiera emango diola jakinarazi du, aire zabalean, hondartzaren ondoan ospatuko den ikuskizunean. Hiru zatitan banatuko da ekitaldia

– Dantzaren irekitze ekitaldirako Unaiuna konpainietako dantzariak (Balear uharteak) eta gero Larutan (Euskal Herria) izango dira Zokoburu plazan, 17:00etan hasita (Dantza Hirian festibalaren barnean: Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren festibal ibiltaria)
– Horien ondoren, Timbrat musika taldea (Euskal Herria eta Okzitania) kontzertu ibiltari bat emango du Itsas Etorbidean, 18:00etan, Zokoburu plazatik abiatuz (Euskal Kultur Erakundearekin partzuergoan)
– Arte bidaia horretan So.K dantza konpainia ikusteko aukera ere izango da (Baiona), 19:30ean, kasino zaharrean, aitzineko plazan. Biarritzen, Dantzaren Maitaldian, lehen emanaldia egin eta “G.E.S.S.” proposatuko du Hendaian, surfaren inguruan.

Euria egingo balu Mendi Zolan kulturgunean izango litzateke emanaldia.