Denetara 42.000 euro banatuko dira. / Hondarribiko Udala

Kultura departamentuak aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Urtean zehar elkarte edo entitateek burutzen dituzten ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizitza arintzea dute helburu.

Denetara 42.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea azaroaren 9an itxiko da. BAZen entregatu beharko dira. Gogoratu Udala egokitzeko obrak direla eta, BAZ Javier Ugarte kalean dagoela

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura eta jaietako jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan.

Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan aldiz, 10:.00etatik 13:00etara.