27.600 euro banatuko ditu udalak. / Floren Portu

Hondarribiko Udalak 2018ko Euskara arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu zuen ekainean. Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Eskabideak BAZen egin behar dira eta epea bihar isten da. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura.

27.600 euro banatuko ditu udalak, guztira. Udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800 euro) (laguntza honetarako epea itxita dago jadanik), euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000 euro), euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (7.000 euro), kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800 euro) eta webgunea euskaratutakoek (2.000 euro) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.