Bertan behera geratu da Zuhaitz Eguna momentuz. / Hondarribiko Udala

Udalak gogorarazi nahi du larunbata honetan San Telmo inguruan ospatzekoa zen Zuhaitz Eguna bertan behera geratu dela koronabirusa dela eta ekitaldi guztiak suspenditu egin direlako.

“Hala, gobernu taldea alarma egoera amaitzen denerako data bat finkatzea aurreikusten ari da, osasun eta segurtasun neurriek ahalbidetzen dutenean, aurten egiteko asmotan”, esan du Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak.