Tadeo Murgia kalea. / Irungo Udala

Aste honetan lan batzuk hasi dira Tadeo Murgia kalean. Obra-multzoa Peio Bixente kalean ere egingo da eta xedea da espaloien hobekuntza integrala.

Hau azaldu du Cristina Laborda ordezkariak: “lehenengo zatia Tadeo Murgia kalean egingo da, eta jarduketa alde bakar batean egingo da, duela urte batzuk egin baitzen beste aldearen hobekuntza. Obra honek jarraipena emango die hirian zehar egiten ari diren jarduketei, zeintzuek xedea baitute oinezkoen mugikortasuna hobetzea, espaloiak zabalduz eta oinezkoentzako pasabideetan irisgarritasuna bermatuz”. Adierazi behar da hesiek aparkatzeko plaza batzuk hartu dituztela, baina obrak amaitu bezain pronto mantenduko da aparkatzeko dagoen toki guztia.

Proiektuaren jarduera nagusia espaloien egoera hobetzea da, zabalera zertxobait handiagotuz eta zoladura berrituz. Era berean, dauden udal azpiegiturak ere berrituko dira, alegia argiteriarena, ur edangarriarena eta saneamenduarena.

Obra arlotik adierazi dute kale bakoitzaren jarduketa desberdina dela. Tadeo Murgia kalean bakarrik egingo da alde batean jarduketa eta argiteria kale osoan berrituko da, Peio Bixente kalean, berriz, esku-hartzea handiagoa izango da hornidura sare osoa berrituko delako eta espaliak bi aldeetan berrituko direlako.

Lan horien ardura duen enpresa Jaizubia Obras da. Kalkulatu den gauzatze epea 5 hilabetekoa da eta 333.069, 74 euroko aurrekontua dago horretarako.