Monica Martinez (e), Jose Antonio Santano eta Iñaki Agirresarobe. / Irungo Udala

Irungo Udalak eta Bagabiga enpresaren arteko elkarlanaren fruitua den Laukiz lauki Irunen barrena euskara hutsean argitaratu den denbora-pasa aldizkariaren azken aleak eskuragarri daude.

Honako lekuetan eskuratu daitezke: Amaia Kultur Zentroa, CBA Udal liburutegia, Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak, BAZ eta Luis Marianoko turismo bulegoa. Aleak agortu arte egongo dira eskuragarri.