Ezinbestekoa izango da bakoitzak kaskoa eta babesak eramatea. / Hondarribiko Udala

Udaleko Kirol departamentuak eta Bixi Bizi programaren barnean, urritik maiatzera aurten lerroko patinaia eskainiko da Eskola Kirolaren barnean aurten ere. Jostaldi pilotalekuan izango da, ostiraletan eta 6 eta 12 urteko gazteei zuzenduta, 17:00etatik 19:00etara burutuko da.

Ezinbestekoa izango da bakoitzak kaskoa eta babesak eramatea, hau da, belaunetakoak, ukondokoak eta eskumuturrekoak eramatea.

“Iaz bezala, aurtengo ikasturtean ere patinaia Eskola Kirolaren eskaintzaren barnean sartzen da”, esan du Kalixa Silanes Kirol zinegotziak. “6tik 9 urte artekoen saioak 17:00etatik 18:00etara izango dira, eta 9tik 12rakoentzat, 18:00etatik 19:00etara. Umeek oinarrizko trebeziak landuko dituzte. Jokoen bidez talde dinamikak eta beraien arteko harremanak landuko dituzte. Ikasiko dituzten gauzen artean adibidez, patinak eta babesak egoki jartzen, era egokian erortzen, oinarrizko posizioa, aurreruntz patinatzen, frenatzen edo biratzen.”.

Araudiaren laburpena

– Beharrezko materiala: Lerroko patinak eta babesak.
– Babes guztien erabilera derrigorrezkoa da (kaskoa, belaunetakoak, ukondokoak eta eskumuturrekoak) ikastaroan parte hartzeko.
– Izen emateen ordena errespetatuko da.
– Plazak mugatuak dira.
– Plaza ondoren bidaliko den muzu batean baieztatuko da.

Behar bereziak

– Ikasleren batek behar bereziak balitu, izen ematea betetzerakoan iruzkinetan esatea eskatzen diegu, arren.
– Eskolako teknikariek ebaluatuko dute, kirolariarekin edo bere arduradunekin batera, behar berezi horiek betetzeko gaitasuna izenematea egiaztatu aurretik.