Ezinbestekoa izango da bakoitzak kaskoa eta babesak eramatea. / Hondarribiko Udala

Udaleko Kirol departamentuak eta Bixi Bizi programaren barnean, datozen bi ostiral arratsaldetarako lerroko patinaia ikasteko jardunaldiak antolatu dituzte. Soroetako frontoian izango dira, 6 eta 12 urteko gazteei zuzenduta, eta 17:00etatik 19:00etara burutuko dira.

Ezinbestekoa izango da bakoitzak kaskoa eta babesak eramatea, hau da, belaunetakoak, ukondokoak eta eskumuturrekoak eramatea. Aurtengo ikasturtean patinaia Eskola Kirolaren eskaintzaren barnean sartzen da, eta horren arira datoz jardunaldi hauek.