Zuloaga Etxea. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udal Liburutegiak datozen egunetarako prestatu duen ekimen sortaren berri eman du, urriak 24ean Liburutegien Eguna ospatzen dela eta.

Hala, asteazkenean urriaren 20an zinema emanaldia egongo da ‘La biblioteca’ filmarekin. Ostirala 22an Ana Francoren eskutik ingelesezko ipuin kontari saioa egongo da, eta urriaren 23an, San Pedro kaleko azokan karpa bat jarriko da non liburutegiko zerbitzuak eskainiko dira: mailegua, txartelak egiteko aukera eta informazioa orokorrean.

Informazio gehiagorako, deitu 943 11 12 86 telefonora edo liburutegia@hondarribia.eus.