Loraitz Haurreskolan apirilaren 12an irekiko da datorren ikasturterako matrikulazio epea. / Loraitz Haurreskola

Hondarribiko Loraitz Haurreskolan aste gutxitan zabalduko da 2021-22 ikasturterako matrikulazio epea, hain zuzen ere apirilaren 12tik 21ra (online eta aurrez aurre).

0-2 urteko Haurreskola publikoa da.

2010. urtean ireki zen, eta helburua, familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak bultzatzea, baita prozesu horretan bidelagun izatea ere.

Pandemia garaian ere leku segurua, non osasun neurri guztiak errespetatzen diren. Eraikinak honako zerbitzuak eskaintzen ditu: 5 gela 0-1 urtekoentzat, 5 gela 1-2 urtekoentzat, areto haundi bat, psikomotrizitate gela, jangela, 2 patio eder, garajea eta igogailua.

Eguraldi ona egiten duenerako, jarduera moduan, haurtxoekin paseatzera ateratzeko 2 karro dauzka Haurreskolak.

Duela 3 urtetik hona, matrikulazioa doakoa da honako kasu hauetan:

– 18.000 euroko irabaziak baino gutxiago dituzten familien kasuan.
– Erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai-arrebaren bat edo gehiagorekin kointzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota doan izango lukete.

Informazio gehiagorako:
Telefonoa: 943642548
Helbidea: Higer bidea z/g
www.haurreskolak.eus
e-maila: loraitz.hondarribia@haurreskolak.eus