Udaltzaingoak ingurua prezintatu du. / Hondarribiko Udala
Luizia Donostia eta Santiago kaleen arteko mendi hegalean izan da. / Hondarribiko Udala

Gaur bertan Donosti kaleko mendi hegalean izandako luiziaren ondoren, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia eta Udal Arkitektoa bertan izan dira ingurua ikuskatzen eta beharrezkoak diren neurriak aztertzen.

“Donostia kaleko mendi hegalean, Portuko Santiago kalera ematen duena hain zuzen, luizi bat gertatu da gaur. Udal titulartasuneko lurrak dira eta hori hala izanik, jakin bezain laister bertaratu egin gara eta urgentziaz enpresa bat kontratatzeko lanak hasi ditugu, konponketa eta egokitze lanak ahalik eta azkarren has daitezen”, esan du Carrion zinegotziak.

“Arratsaldeko lehen orduan Udaltzaingoak ingurua prezintatu egin du segurtasunagatik, inor hurbil ez dadin luizia gertatu den eremura”, amaitu du Carrionek.