Udalak herriko supermerkatu batean 500 kilo azukre erosiko ditu bertara bidaltzeko. / Hondarribiko Udala

Aste osoan zehar abian da duela ia mende erdi Tindoufeko kanpamenduetan egoera larrian bizi diren Saharako familia errefuxiatuentzat elikagaiak biltzeko kanpaina solidarioa.

Astean zehar herriko ikastetxeetan egin da eta ostiralean eta larunbatean Eroski, Super BM, Eroski-City, Sokoa eta Carrefour Express supermerkatuetan egingo da.

Udalak herriko supermerkatu batean 500 kilo azukre erosiko ditu bertara bidaltzeko, eta herritarrei dei egiten zaie ahal duten neurrian laguntzeko, hainbesteko beharra duten pertsona hauekin. Hiritarrei eskatzen zaie azukrea, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan eta emakumezkoentzat beharrezkoak diren konpresak ekartzea da.