Bilera irekia deitu du udalak otsailaren 12an. / Hondarribiko Udala

Datorren otsailaren 12an, Arma Plaza Kultur eta Informazio Gunean jarrita dagoen Mendelu eta Eskapatxulo esparruetako antolamentuaren aurretiazko ikerketaren erakusketan, bilera irekia deitu du udalak. 17:00etan izango da.

Urtarrilaren 28an Mendelun egin zen lehen ekitaldia, bigarrena Amuten 30ean, eta orain hirugarren bat egingo da Arma Plazan bertan. Ekitaldi irekia izango da interesa duen edonorentzat.

Erakusketa epea zabaldu egin da, eta hasera batean 10ean istea aurreikusten bazen ere, asteazkena 13 arte irekita egongo da.

Ordutegia, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara izango da eta igandeetan 10:00etatik 14:00tara.