Aparkaleku berria Bentako eremuan dago. / Hondarribiko Udala

Udalak motoak aparkatzeko gune berria jarri du Bentako eremuan, Portuko elizaren atzekaldean. Duela egun gutxi margotu da eta irekita dago jadanik moto gidariek erabili ahal izateko.

“Udalaren asmoa”, dio Txisun Altuna Zerbitzuetako zinegotziak, “ahal den neurrian motoak edonon ez aparkatuak egotea da. Azken urteotan Portua inguruan hainbat gune jarri dira motoak aparkatzeko, eta datozen egunetan tokiz kanpo dauden motoen jabeei abisua jartzen hasiko gara, Portuko elizaren atzekaldean dagoen aparkalekua erabili dezaten, eta trafikoa ahalik eta hobekien joan dadin”.