Pyrhando elkarteak antolatzen du lasterketa. / Hendaiako Udala

“Mugarik gabeko aterpeak” lasterketa Hendaiara helduko da larunbatean. Pyrhando elkarteak antolatzen du lasterketa hau; Argelès-etik abiatu zen ekainean eta irailaren 14an helduko da Hendaiara.

Elkarte horrek hiru urtez behin antolatzen du, buruko ezintasun bereziren bat dutenentzat, Pirinioen zeharkaldia, aldizkako moldean, 13 astetan Mediterraneotik Atlantikoraino etortzeko, oinez, zaldiz edo mendiko bizikletaz.

Helmugan, partaide guztiak bildu ohi dira (250 pertsona) azken ibilaldi batean, zeinean Argelès herrian Mediterraneoko urarekin bete zituzten xahakoak Atlantikoan hustuko baitituzte. Azken etapa 14:00ak aldera abiatuko da Biriatutik eta 16:00ak aldera helduko da Hendaiara.

Ibilbidea

Orioko errepidea, Walt Disney karrika, Lizardiko biribilgunea, Enperadorearen errepidea, Galbarretako stop-a (Azureva oporlekua), Erlaitzeko errepidearen pasagunea, Gaskoeneko karrika eta Armatondo karrika.