Nora Sanchez izan zen txirrindaren irabazlea. / Hondarribiko Udala

Urte hasieran udalak antolatu zuen hirian zehar minibus bat jartzeko bideragarritasunaz galdetzeko inkestaren barnean, txirrinda tolesgarri baten zozketa egin zen pasatako martxoaren 21ean, eguerdiko 12:00etan, udaleko areto nagusian. Txirrindaren irabazlea Nora Sanchez izan zen.

Aipatutako inkestaren eta beste zenbait punturen inguruan datorren maiatzaren 9an egingo den mugikortasun mahaian hitzegingo da, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.