Saioa ostegunean izango da. / Irungo Udala

Ostegunean, urriaren 10ean, 19:30ean, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera, Lopez de Becerra kaletik). Oraingo honetan, “Munduminez” ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Agurtzane Belaunzaran egingo du euskarazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.

Sinopsia

Munduaren baitan egindako joan etorriek, azken 12 urteetan, barne bidaia egitera ere eraman naute. Bidaia batek bestea dakar, Mundumiña elikatzen du. Asebete ezineko gogoak, tokiak eta jendeak ezagutzeko. Baina bizitzako esperientziek eta ezagututako jendeak gogoeta eta galdera asko sortu dizkidate: euskalduna, emakumea, plazerrez bidaiatzen duen pribilejiatua…nor naiz ni? Nortzuk dira besteak?