“Mutu” dantza ikuskizuna, ostiralean, Itsas Etxean

Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik

0
762

Ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean dantza garaikideko ikuskizuna izango dugu, “Mutu” emanaldiarekin. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

“Mutu” hiru dantzarik interpretaturiko iraupen luzeko (45´ gutxi gora-behera) dantza garaikideko pieza eszeniko bat da. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz. Pertsonen arteko erlazioek aislamendu indibidualetik ateratzen gaituzte.

Komunikaziozko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen eta pertsonen arteko hartu-eman emozionala eta ulermena keinu txikienen bidez, eta batez ere, begiradaren bitartez, gorpuzten den.

Gaur egungo gizartearen irudia da, non pertsonen arteko erlazioak gain-dimentsionatuta dauden, giza baloreak gainbeheran doazen heinean. Giza-erlazio zuzenen usteltzearen islada. Zenbateraino dira egiazkoak azaleratzen ditugun adierazpenak? Zenbateraino mozorrotzen ditugu? Zenbateraino ezkuta ditzazkegu gure gorputzak oihuka ditzazkenak?