Euskal Liburu eta Diska Azoka. / Hondarribiko Udala

Beste urte batez, Neguko Jardunaldiak antolatu dira Hondarribian Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik. Arantxa Berrotaranek, Euskarako zinegotziak esan duenez, “ekitaldiren bat pasa den astean burutu bazen ere, datozen asteetan hainbat izango dira euskararekin lotuta Hondarribian gozatu ahal izango ditugun ekitaldiak”.

“Helburu nagusia hondarribiarrek aisialdian euskara erabiltzea da. Haur, gazte eta helduentzat, hainbat ekitaldi antolatzen ditugu Hondarribian”, esan du Berrotaranek.

“Txiste Grafikoen Lehiaketa eta erakusteka, pasa den astean Irunen egin zen Mintzodromoa, bertso afaria Itsas Lur Elkartean abenduaren 1ean, datorren abenduaren 5ean Kasino Zaharrean egingo den Gaztedromoa, Euskal Liburu eta Diska Azoka abenduaren 13tik 16ra, edota Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an adibidez”.

“Ez nuke aipatu gabe utzi nahi, herriko hainbat eragileren ezinbesteko partehartze eta laguntzarekin antolatzen ari garen Euskaraldia. 1500 hondarribiar baina gehiagok izena eman dugu, eta aurrera begira garrantzi handia izango duen ekimen baten aurrean gaudela ziur nago”, dio Berrotaranek.