Bidasoa eskualdetik, 11 Irungoak dira eta bat Hondarribikoa. / Singular Dendak

Singular Denda izendapena duten Gipuzkoako 130 establezimendu baino gehiagok parte hartzen dute “Ni Singular Naiz” kanpaina aurkeztu dute Irunen.

Bidasoa eskualdetik, 11 Irungoak dira eta bat Hondarribikoa

Elkarrekin aurkeztu dute ekimena Julen Maizek (Gipuzkoako Merkatarien Federazioko lehendakaria) eta Juncal Eizaguirrek (Irungo Udaleko Merkataritzako delegatua), eskualdean Singular Dendak markaren enbaxadore den Bidasoa Kirol Elkartearen bi ordezkarirekin batera: Adrian Crowley eta Iñaki Cavero, hain zuzen ere.

“Arlo sozialean oinarritzat dituen balioetan posizionatu nahi dugu Singular Dendak marka, eta hiriko bertako komertzioa balio erantsi berezia eskaintzen diolako baloratzen duen bezeroarekiko konplizitatea sortzea. Izan ere, azken batean, bezeroa berezi sentitzen da gauzak egiteko, bizitzeko eta pentsatzeko modu batekin bat datorren moduan erosita” eta “berezi egiten dituzten produktuak” ezagutzera ematea dira, Merkatarien Federazioko presidentearen esanetan, kanpainaren helburuak.

Kanpaina ostiral honetan hasi eta astebetez garatuko da. Establezimendu bakoitzak identifikatzen duen produktu edo zerbitzu hori aukeratu du, komertzioak transmititzen dituen balio horiek dituena, eta dendako ikusteko moduko leku batean egongo da ikusgai, kanpainaren beste elementu batzuekin batera: argi-kutxa bat, “Ni Singular Naiz” poltsa bat eta orain arte Singular Dendak izendapena jaso duten eskualdeko establezimenduen gida-liburua, eskualde bakoitzeko turismo-informazioko guneetan, hoteletan, museoetan eta beste hainbat puntutan kontsultatu ahal izango da gida hori.

Bezeroen lehialtasuna sarituko da aukeratutako produktuekin. Itziar Alduntzinek aurkezten duen “Gipuzkoako Kale Nagusia” programak (Onda Vasca) egunero helaraziko dizkie entzuleei ekimenean parte hartuko duten komertzioekin lotutako galderak, eta zozketa egingo dute erantzun zuzena ematen duten entzuleen artean. Halaber, “Ni Singular Naiz” eslogana duten “tote bags” delakoak eskuratu ahal izango dira sare sozialetan.

Singular Dendak programaren barruan garatuko da kanpain; programa horren xedea da Gipuzkoako merkataritza bereiztea, profesionalizatzea eta modernizatzea, Gipuzkoakol Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako, Turismoko eta Landa-inguruneko departamenduak eta Irungo Udala lagunduta.

Juncal Eizaguirrek azpimarratu duenaren arabera: “merkataritza da hirian presentzia handiena duen sektore ekonomikoetako bat. Udala urte hauetan hainbat ekimen bultzatzen hari da merkataritzaren jarduera dinamizatzeko, berrikuntzarako prestakuntzako programez eta zuzeneko laguntzez baliatuz. Ildo horretatik, kanpotik iristen diren proposamen guztiak ere ongi etorriak dira eta bat egiten dugu tokiko merkataritzari babesa ematen jarraitzeko helburuarekin, kometzioak bereziak bilakatzen dituzten alderdien aldeko apustua eginez”.

Lehenengo kanpaina da “Ni Singular Naiz”, baina ez azkena. Julen Maizek adierazi duen bezala, “kanpainak lantzen jarraituko dugu, hirietako tokian tokiko komertzioen berezitasuna nabarmenduko dutenak, haien berezko ezaugarriei balio emanez, kometzioetako pertsonei balioa emanez, haien egiteko moduari, konpromisoari eta lurraldearekiko inplikazioari. Merkataritzaren eta turismoaren artean sinergia oso interesgarriak sortzeko erronka eta aukera dugu. Erosketa-ibilbide bereziak sortzen ari gara, turistentzako erosketa-esperientzia oso oso bereziekin eta, zergatik ez, baita bertako jendearentzako ere, eta laster izango dugu horiek partekatzeko aukera, hau ere Diputazioarekin lankidetzan”.