Nola mantendu garuna sasoian Alzeimerra uxatzeko

Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldi bat emango du apirilaren 26an, 19:30etik aurrera, Amaia Kultur Zentroko auditorioan

0
1069

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak jakinarazi du datorren ostegunean, apirilaren 26an, 19:30etik aurrera, Amaia Kultur Zentroko auditorioan, “Nola Mantendu Garuna Sasoian Alzeimerra Uxatzeko” izeneko hitzaldia emango duela Gurutz Linazasoro neurologoak.

Sarrera librea izango da plazak bete arte. Gurutz Linazasoro Gipuzkoako Poliklinikako Alzheimerraren eta Parkinsonaren aurkako Terapia Aurreratuen Programako zuzendaria da. Eguneroko jarraibide sinpleak emango ditu Alzheimer bezalako gaixotasunak urrun mantentzeko.

Gure garunak nola funtzionatzen duen azalduko du espezialistak, eta gero eta informatizatuago eta teknologikoa den gizarte batean bizitzeak zein ondorio dituen adinekoen garunean. Gainera, adinak aurrera egiten duenean ere ikasten jarraitu ahal dela frogatuko du eta duten eraginari buruzko datu errealak emango dizkie bertaratuei, eta, gainera, patologia neurodegeneratiboak edukitzeko arriskua dakarte. Azalpena eman ondoren, solasaldi bat izango da eta han daudenek zalantza guztiak planteatu ahalko dizkiote espezialistari.

Sergio Corchon Gizarte Ongizateko ordezkariak jarduera horretan parte hartzera animatzen ditu, “lehen eskutik norberak nola lagundu ahal duen gaixotasun mota horren ondorioak prebenitzeko interesa duten guztiak. Maila handiko testigantza bat edukiko dugu eta, gainera, gure zalantzei eta kezkei erantzun ahal izango die”.

Adierazi behar da hitzaldi hori joan den otsailean Linazasorok Palmera Monteron eman zuen hitzaldi berbera dela. “Orduan aretoa txiki geratu zen interesa zuen pertsona-kopuru handia zela eta; eta horregatik errepikatuko dugu esperientzia hitzaldia entzun ez zirenak edo errepikatzeko gogoa dutenak gogoan hartuz”, adierazi du Sergio Corchonek.