Oiasso Erromatar Museoak bat egin du ekimenarekin. / Oiasso Erromatar Museoa

Antequerako Museoak joan den astean bere bildumetako lau piezen argazki bat erakusgai jarri zuen Twitterren eta #CuatroCaras hashtag-etiketa jarri zion. Horrela, beste museo batzuk gonbidatu zituen ekimenarekin jarraitzera eta proposamena birala bilakatu da.

Oiasso Erromatar Museoak bat egin du ekimenarekin eta, Irungo kasuan, hiriko ondare arkeologikoa eta Irunen jatorria ulertzen laguntzen duten piezak sustatu ahal dira. Helburu horri begira, argazki guztiak Flicker online bilduma batean biltzen ari dira, eta esteka honetan kontsultatu ahal da: https://flic.kr/s/aHskBhHD3T.

Orain arte, mundu osoko 100 museoek bat egin dute #CuatroCaras ekimenarekin; haien artean, Madrilgo Prado Museoa, San Petersburgoko Hermitage Museoa eta Parisko Louvre Museoa animatu dira. Orain arte, museo parte hartzaileak espainiakoak, italiakoak, portugalgoak, frantziakoak, alemaniakoak, mexikokoak eta brasilgoak dira.