Oihana Kortazar. / Hondarribiko Udala

Oihana Kortazar mendi lasterkariak hitzaldia eskainiko du ostegunean Kultur Etxean. Datorren igandean Donostia-Hondarribia Talaia Trail lasterketa ospatzen dela aprobetxatuta, Elgetako kirolariak hitzaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera.

Kortazarrek bere ibilbidea azalduko du, bere esperientzia emakume eta kirolari moduan eta solasaldia irudiz lagundutakoa izango da, argazkien bidez hainbat pasadizo kontatuko baititu elgetarrak.

Mendi Lasterketetan Espainiako Txapeldun, Zegama Aizkorri lasterketa ospetsua bitan irabazitakoa, Skyrunning 2011 Munduko Txapelketa irabazitakoa, lasterketa bertikaletan txapeldun… palmares luzekoa da Kortazar.