Olatu handiek ez dute ia eraginik sortu. / Hondarribiko Udala

Azken orduetako itsaso bizi eta olatu handiek ez dute ia eraginik sortu Hondarribian. Atzo azken ordutik Udaltzaingoak Kai Berriko ibilbideko azken zatia eta espigoia itxi egin zituen eta Bentako aparkalekuaren hasieran arriskuko seinaleak jarri zituen.

Hiritarrari eskatzen zaio zuhurtziaz jokatzea olatu handien abisuak amaitu arte.