Olazabal, laugarrena 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan

K1 patruila modalitatean aritu zen

0
771

Aurreko astean ospatu zen Poloniako Krakow hirian Eslaloneko Munduko Txapelketa Junior eta 23 Urtez Azpikoena eta bertan, Santiagotarrak Elkarteko bi kirolarik hartu zuten parte, Klara Olazabal 23 urtez azpikoen K1ean eta C1ean eta Oier Rodriguez C1 juniorrean. Bietatik, emaitzarik onena Klara Olazabalek eskuratu zuen K1 patruila modalitatean laugarren izan baitzen Laia Sorribes eta Carmen Costa piraguistekin batera. Bakarkako modalitateetan, finalerdietarako sailkapena lortu zuen C1ean seigarrena eta bai K1ean hogeigarrena izan ondoren. Zoritxarrez, finalerdietan ez zuen zortea bere alde izan eta C1ean hamabosgarrena eta K1ean hogeigarrena geratu zen, finaletan sartzen ziren lehenengo hamarretatik urruti.

Oier Rogriguez, bere aldetik, ezin izan zuen sailkapenetatik pasa, lehenengoan hogeita seigarrena geratu baitzen eta bigarrenean hamaseigarrena.