Guztira 9 talde izango dira igande arratsaldean Gipuzkoa plazan. / Hondarribiko Udala

Udaleko Kultura sailetik esaten zaigunez, 9 izango dira igande arratsaldean Gipuzkoa plazan egingo den urteroko Olentzeroen eta Gabon Kanten Jaialdian parte hartuko duten taldeak. Jaialdia 18:00etan hasiko da.

Hurrenez-hurren, honako talde hauek igoko dira taulara: Zumardiko Abesbatza, Olagarro Elkartea, Klink Korua, Gazte Xaia (Mugiri Kultur Elkartea), Amuitz, Goxoki, Tximistako Gaztiak, Amute Kosta Auzo Elkartea eta Guazen ba.