Oraindik ere badaude larunbateko dokumentalerako gonbidapenak

Sarrera doakoa izango da eta txartelak Arma Plazan erretiratu beharko dira

0
810

Oraindik badira gonbidapenak datorren larunbatean Itsas Etxean egingo den Amakiña bat itsaso kontu arrantzaleen memoriaren dokumentalaren emisio bikoitza gozatzeko.

Sustraia taldeko bolondresek Arma Plaza Fundazioaren koordinazioarekin batera egindako lanak izandako arrakasta ikusita, bi saio egongo dira larunbatean, lehena 17:00etan eta bigarrena 19:00etan.

Sarrera doakoa izango da eta txartelak Arma Plazan erretiratu beharko dira.