Martxoaren 3an izango da desfilea. / Hondarribiko Udala

Beste urte batez, Udaletxeko Kultura departamentuak Inauterietako desfileari begira lehiaketa desberdinak antolatu ditu.

Datorren martxoaren 3an izango da desfilea, baina otsailaren 6an amaitzen da izenemate epea BAZen, 13:30ean.

Ohikoa den moduan, A, B, C, eta D taldeak daude. A taldeak pertsona bakarrekoak dira, B taldeak 2 eta 5 lagunekoak, C taldeak 6 eta 15 bitartekoak eta D taldeak 15etik gorakoak. Azken honetan, Hondarribikoak eta ez Hondarribikoak desberdintzen dira.