Paco Sanchez, Meakako kapitain berria

Karguan Jose Cruz Amundarain Blanco ordezkatuko du, 2012tik 2019ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena

0
1079

Paco Sanchez Gomez, 59 urtekoa, larunbat honetan amaitutako hauteskunde prozesuaren ondoren Meaka Konpainiako kapitaina izateko hautatua izan da.

1974 urtean Alardean desfilatzen hasi zen soldadu gisa. 1979 eta 1980 urteetan Meakako banderina eraman zuen. 1982tik 2003ra partxea jotzen atera zen. Alfonso Gorrotxategi Eceiza kapitainarekin 2004 eta 2011 urte tartean alfereza izan da eta tenientea azken zortzi urteetan, Jose Cruz Amundarain Blanco kapitainarekin.

Karguan Jose Cruz Amundarain Blanco ordezkatuko du, 2012tik 2019ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena.