Festa antolatu dute Iraun Haurreskolan ostiralerako 10. urteurrena ospatzeko. / Iraun Haurreskola

Iraun Haurreskolak 10 urte betetzen ditu aurten. Konpostela kalean kokatua, urrun ikusten da jada 2007ko irailaren 6a. Hura izan zen lehenengo eskola eguna. Bide luze honetan, hainbat eta hainbat haur eta, nola ez, istorio eta bitxikeri ugari.

– Zenbat ikasle eta zenbat irakasle zaudete momentu honetan haurreskolan?

Oraintxe bertan 58 haur eta 13 hezitzaile gaude haur eskolan. 10 urtetan orotara 500tik gora haur pasa dira haur eskolatik!

– Datorren ostiralean urteurren festa antolatu duzue. Kontaiguzue zer daukazuen pentsatuta festarako.

Festaren martxa egokitu behar izan dugu, izan ere 600etik gora persona apuntatu dira jaialdirako! Oso hunkituta gaude izandako harrerarekin. Denoi harrera egin behar genuela sentitu genuen eta horregatik 3 txanda antolatu ditugu, izena eman duten familiekin. Aforo kontuak direla eta ezin dira 250 pertsona baino gehiago egon aldi berean haur eskolan. Jaialdi xumea izango da, hemendik pasatako familiek beraien laguntza eskaini digutelarik, margoketa tailerrerako, dantzatzeko, txalaparta jotzeko, abesteko, elkarrizketetarako, luntxerako etab….. Pozgarria da familiak nola inplikatu diren ikustea. Jaialdian topatuko dituzuenak hauek dira: argazki erakusteka, margoketa tailerra, aurpegi margoketa, photocalla, luntxa … besteak beste.

– Prestaketa lanak noiz hasi zenituzten?

Irailean hasi ginen jaialdia martxan jartzen, ze forma eman pentsatzen. Ez da erraza izan baina ilusio handiz lan egin dugu trabei irtenbideak bilatuz bilatuz. Gainera familien erantzuna ikusteak asko hunkitu gaitu eta jaialdia antolatzeko indarrak eman dizkigu.

– Nola bururatu zitzaizuen honelako festa bat antolatzea?

Argi genuen 10. urteurrena zela eta ospakizun bat egin behar genuela. Gure lanaren protagonistak haurrak eta beraien familiak dira eta beraiekin zeozer egin behar genuela argi genuen. Haur eskola ireki eta beraiekin hemen berriz topatzeko aukera polita zela pentsatu genuen. Festaren formatoa aldatzen joan da bereziki izandako arrakasta ikusita… egokitu behar izan dugu.

– Urduri ostiralerako?

Ilusio handiarekin gaude eta urduri ere noski. Haur eta familia asko berriz ikusteak poz handia emango digu . Dena ondo joango delaren ardura puntu batekin ere… Azken detailetxoak lotzen … Ostirala bertan dugu!

– Uste dut gurasoekin harremanetan jartzeko momentuan ezin izan dituzuela guztiak topatu. Elkarrizketa irakurtzekotan, ostiralean haurreskolara gerturatzeko aukera daukate oraindik?

Tamalez familia batzuek helbidez aldatu dira eta ezin izan dugu beraiekin kontaktatu. Halere ahoz ahokoak funtzionatu du eta nahiz eta eskutitza ez jaso familia gehienek izan dute jaialdiaren berri. Segurtasun neurriak zorrozki errespetatu behar dira eta 250 pertsona baino gehiago ezin dira haur eskolan aldi berean egon. Apuntatuta daudenek izango dute lehentasuna baina baten batek berandu izan badu jaialdiaren berri pasa daiteke, baina esan bezala aforoa ezin da gainditu inolaz ere.