Hondarribian jarritako edukiontziak. / Txingudiko Zerbitzuak

Abotsanitzek hiri hondakin solidoak berziklatzeko ematen diren urratsak begi onez ikusten ditu, dena dela arriduraz ikusten du berriki Hondarribiko haur parkeetan ontzi arinak jasotzeko jarri diren edukiontziaren harira, mankomunitate eta udalaren eskutik eman den propaganda saioa.

“Txingudiko Zerbitzuakeko gerentea buru eta mankomunitateko presidente orde eta Hondarribiko alkateak ezohikotzat, berezitzat edo izugarrizko jauzia eman izan balute bezala kaleratu dute berria. Gure inguruko herri desberdinetan urteak daramatzate kaleko edukiontziak bere osotasunean sailkagarriak izaten eta hala izan behar dela uste dugu (organikoa, ontzi arinak, papera, errefusa). Horrela eskatu izan du Abotsanitzek mankomunitateko batzar desberdinetan eta Hondarribiko Udalaren urteko aurrekontuetan ere, gure proposamena behin eta berriro baztertua izan delarik”.

“Eman den urrats berri hau ez da nahikoa, gainontzeko zaborra errefusaren edukiotzian metatzen hari delako, zabortegiak betez eta erraustegiaren beharraren itzalpeko lana burutuz. Eskualdeko berziklatze tasa ia %50 dela jakinda, gaintzotzeko %50 baino gehiago? Zabortegietara!”, dio Abotsanitzek.

“Hiri hondakin solidoen gaiaren aurrean, bestelako neurriak hartu behar ditugu, jarrera askoz arduratsuago eta partehartzaileagoa izan behar dugu guztiok. Eskualdeko herritarren artean dauden foroetaz gain, bestelako debate, partehartze eta ideia berrien espazioak sortu behar ditugu. Halaxe eskatu izan du Abotsanitzek eta honekiko ere ezezko erantzuna jaso dugu dagokion arduradunen aldetik”.