Ricardo Jurado Irunen izango da berriro ere. / Club Hípico Jaizubia

Ricardo Jurado, Espainiako Hipika Errege Federazioko jauzien hautatzaile eta entrenatzailea izan zena, Irungo Jaizubia Zaldi Eskolan berriro egongo da beste bi klinik ospatzeko, urtarrilaren 2an eta 3an burututako jardunaldi pozgarrien ostean. Horrela, Jurado 16, 17, 30 eta 31ean egongo da.

Guztira 18 plaza egongo dira; urtarrilaren 16 eta 17rako agortuak daude eta 30 eta 31erako plaza batzuk libre geratzen dira. Bertan, Ricardo Juradoren aholkuez eta jakinduriaz gozatzeko aukera izango dute interesatuek. Honen helburua ikasleen zaldiketa edota zaldien entrenamendua hobetzea da, hautatzaile eta entrenatzaile nazionala izan zenaren eskutik.

Klinikean izena eman nahi dutenek Xabier Berrotaranekin (638 07 45 70) jarri beharko dute harremanetan eta Jaizubia Zaldi Eskolaren kontuan ordaindu ahala (100 euro) izena emanda geratuko dira. Boxa behar dutenek 40 euroko gehigarriarekin eskatu beharko dute.

Jarduerak aldaketak eta eteteak izan ditzake, Covid-19ren pandemiak eragindako egungo egoerak hala eskatuko balu.

Ricardo Jurado

Ricardo Jurado Espainiako Errege Federazioko jauzien hautatzaile eta entrenatzailea da, 2018tik. Bost Espainiako Txapelketa absolutu irabazi ditu (1999, 2000, 2001, 2005 eta 2008), hiru Europako Txapelketa (Hickstead 1999, Arnhem 2001 eta Manheim 2007) eta bi Munduko Txapelketa (Jerez 2002 eta Aachen 2006).

Sidneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. 27 Nazioen Kopetan parte hartu du (1999tik 2010era), eta Lisboan, Bartzelonan, La Baulen eta Gijonen (bi aldiz) jokatutako kopak irabazi ditu.

Gainera, Bartzelonako Nazioarteko Sari Handiak irabazi ditu: Samsung finala (2007), Lisboako CSIO (2001), CSI2* Toledo (2006), CSI2* Bartzelona (2006), CSI3* Dinard (2008) eta CSI2* Fontainebleau (2008).