Rita, euskarazko antzerkia, igandean Itsas Etxean

Sarrerak 8 eurotan, 4 euro 18 urtetik beherakoentzat, Arma Plazan larunbaterarte, Itsas Etxean bertan igandean 17:30etik aurrera eta https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean

0
1469

Igandean, 19:30etan, euskarazko antzerkia izango dugu Itsas Etxean. Txalo Produkzioak-en eskutik, Rita antzezlana izango dugu. Sarrerak 8 eurotan, 4 euro 18 urtetik beherakoentzat, Arma Plazan larunbaterarte, Itsas Etxean bertan igandean 17:30etik aurrera eta https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean.

Aktoreak Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza dira, eta zuzendaria Begoña Bilbao. Lanaren egilea Willy Russel da eta euskarazko itzulpena Martin Agirreren esku joan da.

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apantzailea, eta Macbeth taberna bat dela uste duena, eta Hamlet garagardo marka bat. Bi mundu aparte. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du.

Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan, ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.