Karabana solidarioa datorren otsailaren 29an aterako da Donostiatik Saharako kanpamentuetara. / Hondarribiko Udala

Duela ia mende erdi Tindoufeko kanpamenduetan egoera larrian bizi diren Saharako familia errefuxiatuentzat elikagaiak biltzeko kanpaina solidarioaren balorazio oso positiboa egiten du Hondarribiko Udalak.

Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Bidasoa bailaran lan egiten duen TADAMUN Elkartetik esan digutenez, oso emaitza onak lortu dira aurten ere, larrialdietarako laguntzetarako 18 tona lortu dira, iazko zifren antzetan”.

“Pozik egoteko modukoa da, eta eskertu egin nahiko nuke ia 80 bolondresen artean egindako lan bikaina, baita parte hartu duten ikastetxe, merkatal zentro eta laguntzaile guztiei. Guztira 25 palet pasta, arroz, lekale, azukre, atun, sardina oliotan eta konpresa lortu dira herritarri esker, eta guk udaletik 900 kilo azukre bideratu ditugu”.

Gaur egungo krisi ekonomikoan, herritarrek emandako erantzuna aipatzeko modukoa dela uste dut. Balio handikotzat jotzen dugu Hondarribiko Udaletik”.

Karabana solidarioa datorren otsailaren 29an aterako da Donostiatik Saharako kanpamentuetara.