Guadalupeko Santutegian meza ospatuko da 11:00etan. / Hondarribiko Udala

San Isidro eguna dela eta, datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, Guadalupeko Santutegian meza ospatuko da 11:00etan.

Ondoren, 11:45 aldera, bertso saioa egingo da santutegian bertan, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.

Urtero antolatu ohi diren ekitaldi eta azokak bertan behera geratuko dira aurten ere pandemia egoera dela eta.