"Sare konpontzaileen plaza" inauguratu dute. / Hondarribiko Udala

San Pedro eguna aprobetxatuz, ekitaldi berezia antolatu zuen Hondarribiko Udalak plaza berrian. “Sare konpontzaileen plaza” da San Pedro egunetik Arrantzaleen Hermandade aurrea hain zuzen ere.

Udaletik, han izan ziren Txomin Sagarzazu alkatea, Gotzone Larrarte Berdintasun zinegotzia, Igor Enparan (Abotsanitz), Noemi Odriozola (PSE-EE) eta Xabier Isasi (EH BILDU) zinegotziak.