Seinale elektroniko berria jarri dute Orion. / Hendaiako Udala

Auzapez jauna eta hautetsi batzuk Orio auzora hurbildu dira kokatu berria den seinale elektronikoaren inaugurazio ekitaldira.

Seinale horiek hendaiarren eguneroko informazioa errazten dute, herrian eta auzoetan gertatzen diren animazio, bilkura eta abarren berri emanez. Horrelako seinaleak Intzura, Hondartza eta hiri-barnea auzoetan kokatuak izan dira jadanik.

Komunikazio zerbitzuak teknologia aitzinatuagoa duen seinalea hautatu du, mezuak hobeto irakurtzeko aukera ematen duena. Hurrengoa Dongoxenia auzoan jarriko da.