Solasaldi berri bat gurasoei zuzendua

Ostiralean izango da, Saint Vincent eskolan, Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak eta Denentzat Gizarte Zentroak antolaturik

0
1631

Urriaren 14an, 18:00etan, Saint Vincent eskolan, Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak eta Denentzat Gizarte Zentroak gurasoen arteko solasaldi batean parte hartzera gomitatzen dute hendaiarrak, Saint Vincent ikastetxearekin elkarlanean.

“Gure haurrak nola lagundu beren buruaren baitako estimua eta konfiantza ukan dezaten ?” da solasaldiaren titulua eta antolatzaileek Jean François Laurent korsikarra gomitatu dute gaualdia eramateko. Laurent 30 urtez Hezkunde Nazionalean ardura ezberdinak eraman ondoren eta gaiaz liburu bat baino gehiago idatzirik, mintzaldiak eta formakuntzak ematen ditu gizatasun, humore eta sinplizitate osoz.

Gaualdia dohainik eta denei irekia da eta haurtzaindegi zerbitzu bat eskainiko da (3 urtetik aurrera).

Solasaldira etortzeko izena ematea derrigorrezkoa da:

– Denentzat Gizarte Zentroa: 06.74.23.76.34
– Haurtzaroaren Etxea: 05 59 20 33 32