Suhiltzaileak Hendaiako alkatearekin

Zazpi departamendutatik etorri diren 16 suhiltzailek urpeko salbamendu formakuntza bat jarraitu dute Hendaian, Segurtasun zibileko eginkizunak betetzeko. Gaur, formakuntzaren azken egunean, Hendaiako alkateak diplomak banatu dizkie parte hartzaileei.

Irailaren 7tik 30era iraun duen ikastaroan eskafandralari arina (30 metro ur azpian) erabiltzen, itsas zakarrean zein lasaian sorosle lana egiten, edota Urpean elkartearen laguntzarekin, aire botilak erabiltzen ikasi dute beste gauza askoren artean. Ikastaroa trinkoa, eguraldi baldintza ezberdinekin (euria, olatu handiak, beroa…) gainditu ondoren, diploma lortu duten suhiltzaile horiek prest dira beren lana edozein uretan (itsaso, aintzira, ibai…) egiteko.