Susana Ralloren organo kontzertua asteazkenean Alde Zaharreko Parrokian

20:00etan hasiko da, eta ezinbestekoa izango da gonbidapena jasotzea Arma Plazan, edota kutxabank.es gunean

0
107

Asteazkenean, abuztuaren 12an, Susana Ralloren organo kontzertua egongo da Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokian.

20:00etan hasiko da, eta ezinbestekoa izango da gonbidapena jasotzea Arma Plazan, edota kutxabank.es gunean. Musukoa nahitaezkoa izango da.

Juan Sebastian Bach eta Olivier Messiaen-en hamar pieza entzun ahal izango dira.