Jaizkibel mendiko zenbait eremu garbitu dira. / Hondarribiko Udala

Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia Jaizkibel mendiko zenbait eremu garbitzen eta sastrakaz libratzen ari dira, batez ere Justizetik mendebalderantz, Santa Barbaran eta Martitxeko inguruetan. Proiektua bi erakundeek ordaindua da, eta xedea mendiko zenbait eremutatik belar handiak eta sastrakak kentzea da, hala sute arriskua gutxitzeko.

Kalixa Silanesek, Nezakaritza eta Ingurumen Zinegotziak, zera esan du: “azken urteetan ez da jarraikortasunarekin egin garbiketa sakonik, eta sasiak zabalduak ziren, neurri handiak zituzten, eta hori moztu egin behar zen. Hori dela-eta garbiketa lan handia egiten ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta Jaizkibel mendiko azalera osoan prebentzio eta mantenimendu plan bat egiteko lanetan gabiltza”.

“Garbiketa horrekin”, jarraitu du esanez Silanesek “batetik eremu horietara iristea erraztuko dugu, eta bestetik suteen arriskua gutxituko dugu, izan ere zenbat eta sastraka gehiago orduan eta errazagoa izaten da suteak sortzea”.