Txomin Sagarzazu izango da bigarrenez zerrenda burua. / Hondarribiko EAJ

Hondarribiko EAJ taldeak datorren maiatzak 26ko hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. Xabier Zabalak, Hondarribiko Uri Buru Batzarreko presidenteak, atzoko egunean EAJko batzarra elkartu zela azaldu du eta aho batez babestu zutela aurkeztutako zerrenda.

Azkeneko hilabetetan egindako lanaren ondorioa izan da gaur aurkeztutako pertsonen zerrenda:

1. Txomin Sagarzazu
2. Juan Mª Altuna
3. María Serrano
4. Gotzone Larrarte
5. Juan Luis Silanes (Kalixa)
6. Gonzalo Carrión
7. Edurne Etxeburu
8. Arantza Rojo
9. Silvia Emazabel
10. Mikel Zapiran
11. Ixabel Olazabal
12. Naiara Arroyo
13. Arantxa Berrotaran
14. Norberto Emazabel
15. Iñaki Ocio
16. Larraitz Gezala
17. Jose Ramon Mutuberria
18. Ana Cupeiro
19. Pello Gartzia
20. Xabier Zabala

“EAJren proiektua Hondarribian pertsonak eta ideiak osatzen dute. Gaurkoan pertsonei buruz hitz egin nahi dugu”, azaldu du Txomin Sagarzazu alkategaiak. Herriarekin eta Euskal Herriarekin talde honen konpromisoa handia dela esan du eta herri zerbitzuaren ideia nagusia dela: “herritarrak herritarren zerbitzura gaudela argi dugu”.

“Gure taldeak badauka esperientzia Udala kudeatzeko eta odol gaztea taldea berritzeko etorri da. Ilusio handia daukagu taldean etorkizunari aurre hartzeko. Duela hilabete batzuk esan nuen alkate modura prest nagoela eta hemendik aurrera prest gaudela esango dut”. Azkeneko asteetan ideia eta proiektuetan lanean ari da taldea. Egungo udal taldeak egin du lanketa, alderdikideak ere eta hurrengo egunetan hainbat herritarrekin ariko gara hauteskunde programa garatzen. “Argi dugu programa hori agintaldi planean bihurtu behar dela eta horretan ere esperientzia badugu”.