Tokiko Hirigintza Planaren berritze proiektuari buruzko galdeketa publikoa ireki da. / Hendaiako Udala

Tokiko Hirigintza Planaren berritze proiektuari buruzko galdeketa publikoa ireki da. Interesatuek udaletxetik pasa daitezke hurrengo data hauetan:

– Azaroaren 27an, asteazkena, 9:00etatik 12:00etara
– Abenduaren 5ean, osteguna, 14:30etik 17:30era
– Abenduaren 11n, asteazkena, 9:00etatik 12:00etara
– Abenduaren 27an, ostirala, 14:30etik 17:30era
– Abenduaren 21n, larunbata, 9:00etatik 12:00etara, kasu honetan Antton Abadia biltzar zentroan, Zokoburun, Hegoa aretoan, Mimosen etorbideko 82-Itsas etorbideko 125ean

Erregistroa horretarako zabalik izango da eta Zerbitzu Teknikoen bulegoan eskuragarri, herriko etxeko 2. solairuan. Linean ere bada erregistro bakar bat, hemen eskuragarri: www.registre-dematerialise.fr/1745.

Azkenik, Euskal Hirigune Elkargoari idatz daiteke ere, honako helbide honetara: n.lopez@communaute-paysbasque.fr honako gai honetarako dela adieraziz: Hendaiako THParen galdeketa publikoa.

Hendaiako Udala astelehenetik ostiralera dago zabalik, 8:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era.