Udaltzaingoaren arduradun politikoa den Cristina Laborda. / Irungo Udala

Itzulera-operazioa eta Biarritzeko G7 gailurra batera gertatuko dira, eta hori dela eta, aste honetan Irunen eta inguruetan trafikoan eragin handia izango dela espero da, batez ere abuztuaren 23tik 26ra. Udaltzaingoak zerbitzu bat martxan du gertatu litezkeen auto-ilaren ondorioak saihesten ahalegintzeko edo, gertatzen badira, arintzeko. Era berean, informazio eta gomendio batzuk helarazi nahi ditu, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezan.

-Oro har, egun horietan ahal dela autoa ez hartzea gomendatzen da
– Garraio publikoa erabiltzea. Hiri-autobusek ez dute eraginik aurreikusten, hiriko irteera- eta sarrera-lekuetan trafikoan auto-ilarak izateagatik ondorioak jasatetik harago; ordutegietan atzerapenak, adibidez
Gomendatzen da egun horietan ingurabidea ez erabiltzea hiri barnean joan-etorriak egiteko
– Hirira sartzeko, saihesbidean auto-ilarak baldin badaude, Oiartzungo errepidea erabiltzea gomendatzen da (GI-2134), Gurutzetik barrena.
– Larunbatean, hilaren 24an, 10:00etatik 14:00etara, aurreikusita dago itxita egongo dela Hendaiara Santiago zubitik joateko bidea, egun horretan manifestazio bat egingo baita

Gomendio hauek beste urteetako esperientzietan oinarritutako aurreikuspen eta kalkuluak dira, baina aldatu daitezke, inguruabarrak nola gertatzen diren. Nolanahi ere, trafikoaren gaian une jakin baterako zalantzarik edo galderarik baldin badute, herritarrei arreta emateko 010 telefonora deitu dezakete. Hor, Udaltzaingoaren bidez, uneoro izango dute informazio eguneratua. Ordutegiak: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 8:30etik 13:30era.