Tren berdea. / Hondarribiko Udala

Datorren larunbatean, azaroaren 24ean, Arma Plaza Fundazioak bat egingo du Euskaraldiarekin, eta hala, tren berde panoramikoan ibilaldi gidatuak eskainiko ditu, euskaraz eta dohainik.

Goizeko 11:00 eta 12:00etan izango dira hitzorduak, Javier Ugarte kalean. Aurretik lekua erreserbatzea derrigorrezkoa da, 943 64 36 77 edo 943 64 46 23 telefono zenbakietan, edota armaplaza@armaplaza.eus postan.