Sarituak Kasino Zaharrean. / Hondarribiko Udala

Ttipi-Ttapa egitasmoan orain arte parte hartu duten kirolariei ezagupen modukoa egin zaie. Kasino Zaharrean opari bana entregatu zaie orain arteko 20 irteeretan parte hartu duten hondarribiarrei.

Gogoratu ostiralero 11:00etan Itsas Etxetik ateratzen dela, monitore baten laguntzarekin kirola eta ohitura osasungarriak bultzatzeko helburua duen ekimena.

Aurtengo jarduera datorren uztailaren 28an amaituko da.