Txakurrak lotuta eramateko eta bere kakak jasotzeko sentsibilizazio kanpaina

Aurkezpena gaur bertan egin da Javier Ugarte parkean, eta hantxe izan da Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotzia

0
1082
Maria Serrano, Hiritarren Arretarako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak sentsibilizazio kanpaina bat jarri berri du abian. Herrian zehar txakurrak dituzten pertsonei zuzenduta doa, bai lotuta eramateko beharragatik baita beren kakak jasotzeko obligazioagatik ere. Aurkezpena gaur bertan egin da Javier Ugarte parkean, eta hantxe izan da Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotzia.

“Duela ia urte bete onartu genuen Hiri bizikidetzari, ondasun publikoak errespetatzeari eta eremu publikoaren garbiketa, okupazioa eta erabilera arautzeari buruzko Ordenantza” esan du Serrano zinegotziak. “Orduz geroztik, hainbat sentsibilizazio kanpaina jarri ditugu abian, eta orain beharrezkoa iruditzen zaigu honi bultzada bat ematea, kontutan izanda une hauetan zortzi agente zibiko dauzkagula lanean”.

“Azken aldiotan nabaritu da jendeak txakurrak lotuta eramaten dituela eta bere kakak gero eta gehiago jasotzen direla. Hala ere, beti ez da horrela izaten, eta gure helburua errespetatzen ez duten hauei informazioa helaraztea da. Bai aipatutako ordenantza bete egin behar dutelako, baita gainontzeko herritarrei zor zaien errespetuagatik hala egin behar dutelako. Ez da ahaztu behar Udalak ia milioi bat euro gastatzen dituela urtero Hiria garbia mantentzen” gehitu du Serranok.

“Orain artean agente zibiko hauek kale garbiketaren informazioan aritu dira, baita birziklapenean eragiten ere. Orain txakurrengan eta bere jabeengan zentratuko gara, foileto bat egingo da hiritar horiei informazioa helarazteko, ordenantza errespetatu behar dela eta ordenantza honek zigorrak jartzea ahalbidetzen duela Udala baldin eta araudia errespetatzen ez bada”.

“Harresi inguruko belardietan, Kasino Zaharraren inguruan, Javier Ugarte kalean, Merkatu plazan eta Sokoan arazoak sortzen direla ikusten ari gara, eta orain informazio hau helarazi nahi diegu hiritarrei. Berriz ere aipatu nahi dut hiritar gehienek zintzo jokatzen dutela, baina tamalez bada jendea ez duela hala egiten” amaitu du Serranok.