Gonbidapenak Arma Plazan edo https://tickets.kutxabank.es/ helbidean jasoko dira.

Txikimusika larunbatean itzuliko da Hondarribira, 19: 00etatik aurrera, Kasino Zaharreko lorategietan. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Soroeta pilotalekuan egingo da.

Musika, birziklapena, sorkuntza eta irudimena batzen dituen ‘Trakamatraka’ proiektuarekin itzuliko da Txikimusika 2020. Familientzako kontzertu batekin ospatuko da, gure eguneroko elementu asko musika-tresna bihurtzeko.

Txikimusikaren formatua beharrezko osasun-neurri berrietara egokitu da: ingurua mugatuta egongo da, edukiera kontrolatuko da, maskara derrigorrezkoa izango da eta publikoa aulkietan eserita egon beharko da.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapena ezinbestekoa izango da. Gonbidapenak Arma Plazan edo https://tickets.kutxabank.es/ helbidean jasoko dira.