Doako klaseak proposatzen dizkie bertsogintzan hasi edo hobetu nahi luketen gazte eta helduei.

Txingudiko Bertso Eskolan izen-ematea zabalik da beste urte batez. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak diruztaturik eta Irunabar elkarteak kudeaturik, Txingudiko Bertso Eskolak doako klaseak proposatzen dizkie bertsogintzan hasi edo hobetu nahi luketen gazte eta helduei.

Harremanetarako irunabar@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo +34 669 36 65 89 telefonora deitu behar da. Irunabar elkartearen webgunean, https://irunabar.wordpress.com/, talde ezberdinen ordutegi eta lekuak aurkitu daitezke.